Lan-eremuan gero eta emakume gehiagok lortzen du erantzukizun-maila eta estatus profesional handia. Hala ere, errealitate hori ez da fidelki islatzen komunikabideetan edo gure gizartean hainbat eratako erakundeek antolatzen dituzten jarduera publikoetan.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean, emakume profesionalak ikusarazten eta haien aitormen soziala egiten lagundu nahi dugu. Izan ere, uste sendoa dugu hori lagungarri izango dela nola emakumeak ahalduntzeko, hala emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko, eta hori, ezbairik gabe, gizarte osoarentzat da onuragarri.
Helburu hori gogoan, Emakunde harremanetan jarri da gaikuntza handia eta 5 urtetik gorako lan-ibilbidea duten 1.000 emakume profesional baino gehiagorekin, eta aurkezten dugun zerrendan sartzera gonbidatu ditu. 600 emakume inguruk eman dituzte datuak, eta horietatik 450ek baimena eman diote Emakunderi, datuak Erakundearen web-orrialdean jartzeko. Ondoren aurkezten ditugun zerrendetan azken horiek agertzen dira, ikasketa-eremuen eta jarduera ekonomikoaren arabera sailkatuta. Web-orrialdean daturik ez duten emakume profesionalekin harremanetan jartzeko, Emakundek bitartekotza-lana egingo du, Erakundera behar bezala arrazoitutako eskaera bat iristen denean.
Zerrendan emakume bakoitzaren e-maila jasotzen da, baita profesional bakoitzak nola parte hartu nahi duen ere. Azken batean, emakume horiekiko harremana erraztu nahi da, eta eremu guztietan parte har dezaten bultzatu, eta horrela, fidelago erakutsiko da gure gizartearen errealitatea eta emakumeek egiten dituzten ekarpenen aniztasuna.
Emakundek direktorio honetan sartzea onartu duten emakumeen jarrera ona eskertu nahi du, baita Helena Ortiz de Lejarazu eta Alazne Montoyak egindako lan teknikoa eta azkenik emakumeekin harremanetan jartzeko prozesuan parte hartu duten erakundeen laguntza.