Emakunderen hiru beka berdintasunaren inguruan ikertzeko
Emakundek –Emakumearen Euskal Institutuak hiru ikerketa bekaren deialdia egin du. Beka-motak: 1. beka mota: emakumeen ekarpenak eta aukerak berrikuntza-testuinguruetan, ekonomia eredu berriak beharrezko dituen mundu aldakor honetan. 2. beka mota: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean. 3. beka mota: emakumeen presentzia, eragina eta ordezkaritza informazio eta komunikazio bideetan.